XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horradino, naski, akort gira zu eta ni.

Bainan besterik ere bada Ebanjelioan.

Eta nahi dautzut erran, ahalik eta lañokiena, han zer kausitzen dutan.

Ez nik bakarrik bixtan dena, bainan fededun ainitzek, eta bereziki elizan dabiltzan hetarik gehienek.

Ebanjelioa, guretzat, ez da bakarrik liburu bat, erakaspen baliosez betea, bainan norbait da: Jesus Jauna.

Jesus hori, orai egiazki bizi da, gutartean eta gutan.

Gure Jainkoa da, eta nahi izan du bilakatu gure haurride eta gure adixkide.

Maite gaituen eta maite dugun norbaitekin goxo zaiku solasean egoitea.

Iragan igandeko Ebanjelioan preseski, entzuten ginuen Jesus, akituak heldu ziren apostolueri mintzo: Zatozte enekin, bazter leku batetarat, eta har zazue pausu apur bat.

Erran nahi baliote bezala: Nik manatu lanerako erabiltzen dituzuen zalapartak estimatzen ditut.

Bainan artetan ez bazirezte gelditzen, eta enekin egoiteko ez baduzue behar den denbora hartzen, laster hatsantuko zirezte eta ezinduko.

Goxa gaiten ixtant bat elgarrekin.